Erdi Aroko Dorreak

Bizkaian Erdi Aroan eman ziren bandoen arteko borrokak benetan basatiak izan ziren Enkarterrietan.

Oinaztarren eta ganboatarren arteko liskarrek izutu egin zuten eskualdea baina, aldi berean, bere historia aberastu zuten.

Leinu bakoitzaren familia garrantzitsuenak bandoen arteko borroka garaietan defentsa sinbolo ziren dorretxeetan bizi ziren. Toki estrategikoetan eraiki zituzten, ibaien ertzetan eta bide nagusien ondoan.

Dorretxe hauek eraikin kubikoak ziren, lau angeluko solairuekin eta bolumen bertikala. Horma lodiak eta hermetikoak dituzte bao gutxirekin, iregularki banatuta. 

Dorretxe gehienak Sopuerta, Gordexola, Muskiz, Turtzioz, Gueñes eta Zallan daude kokatuta.

Informazio praktikoa