Eguzkiko Egutegi-Erlojua

Astronomiaren magia

Harriz landutako eguzkiko egutegi-erlojuak 10 tona pisatzen ditu eta sei metroko garaiera du. Horrek 2008ko ekainetik Balmasedako hilabeteak, orduak eta minutuak zehaztasunarekin markatzen ditu.

Bere egileak, Manuel Gómez Arenaza biologo eta hargin galdamestarrak, “geometriak, matematiketako eta astronomiako lezio bat dela” esaten du.

Hainbat funtzio biltzen ditu-eta. Goiko aldea bi erloju simetrikoek goizaren eta arratsaldearen eguzki-orduak adierazten dituzte, hurrenez hurren, eta ez dute hagatxorik, eguzkiak funtzio hori egiten duelako. Horiekin batera egutegi bat dago.

Gainera, omenaldi moduan, Enkarterrietako udalerrien eta Bizkaiko turuta-mendien izenak landu dira oinarrian zizelkatutako haize-arrosa batean eta baita Balmasedarekin senidetutako hiru udalerriena ere, bere kokapenetara begira inguruan dagoen egitura zirkular batean.

Udalerriak urtean zehar dituen jaien zerrenda bat aurkitu dezakegu eta baita Kleper bezalako zientziaren izen ospetsuei eginiko aipuak ere. Bere omenez hegora begiratzen duten poliedro batzuk instalatu dira, unibertsoaren jokabideen ikerketan egindako aurrerapenak gogoratzeko.

Beste erloju batek lurrean hilabeteekin bat datozen zenbakiak marrazten ditu eta ordua ematen du, eguzkiak gauden hilabetearen gainean ematen duenean. Hori bai, ordutegiak eguzki-sistemarenak dira; hau da, gure erlojuekiko bi ordu eta hamar minutuko aurrerapena dute.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Calle de Martín Mendia, 14
48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Marqués de Buniel Jauregiaren parean.