Done Jakue bidea

Done Jakue bidearen jatorria IX. mendean dago, Santiago apostoluaren hilobia Santiago de Compostelan aurkitu zutenean, eta Erdi Eroan Europako erromes-biderik garrantzitsuena bilakatu zen. Urteak joan urteak etorri, Done Jakue bidea egin duten hamaika erromesen fedeari esker, gaur egun nazioarte mailan turismo, gizarte, arte eta ekonomia arloko leku garrantzitsua da.

Done Jakue bidea Santiago bideen sare batek osaturik dago:

  • Frantziako bidea
  • Aragoiko bidea
  • Jatorrizko bidea
  • Iparraldeko bidea

Iparraldeko bideak gure lurretan oraindik bizirik dirauten antzinakotasunaren frogak dira.

Euskal kostaldeko Done Jakue bidea Irunen hasi eta Galiziaraino doa itsaso kantauriarrarekiko paraleloan.

Euskal Herrian bitan banantzen da: bata, barnealdetik eta bestea, kostaldetik. Barnealdeko euskal bidea Irundik Santo Domingo de la Calzadaraino iristen da, eta hantxe Frantziako bidearekin bat egiten du. Kostaldeko bidea, kantauriar itsasaldea zeharkatzean, Irundik Balmasedaraino doa eta hor Kantabriako erromes-leku batzuekin elkartzen da.

Ibilbide horretan paisaia ederrak daude, amildegi, baso eta mendiak zeharkatzen dituelako eta euskal geografiaren aniztasuna ikus daitekeelako.

Done Jakue bideetako bakoitza etapa batzuetan bananduta dago, eta erromesei egokitutako bidezidorrak daude.

Enkarterri aldeko bidezidorretan, Balmaseda udalerria GR 123: Balmaseda - Gordexola (20.5 km) ibilbidean dago. Portugaletetik Zugaztietarantz irten eta Trapagaranetik igaroz, ibilbidea egiteko aukera dago. Zugaztietatik jaitsi ondoren, San Pedro Galdamesetik igaro eta Sopuertara iritsiko gara, Mercadillo eta Carral auzoak zeharkatuz. Handik Balmasedara goaz eta bertako ondarea ezagutu ahal izango dugu: San Severino eliza, Zubi Zaharra, Urrutia jauregia, Santa Klara komentua, Horcasitas edo Buniel jauregia, Mendia txaleta eta Villa Lola, Udaletxea eta Boinas La Encartada lantegia.

Geroago, Gordexola udalerrira iritsiko gara, aurrerago Alonsotegira eta azkenik, Barakaldora. Guztira 85 km-ko ibilbidea da.

 

Done Jakue bidea Herreraren eta Balmasedaren artean

Herrerako antzinako eskoletara iritsiko gara, bai trenez, FEVE konpainiarekin, edo bai autoz, BI-636 errepidetik, harik eta auzo horretarako desbideratzera iritsi arte eta bertan BI-3651 errepidea hartuta.

Zubi-Ondo jatetxearen fatxadan, eskolen aurrean, Done Jakue bideko seinale bat dago eta horrexek adierazitako norabideari jarraituko diogu.

Bidearen seinaleetatik joanez, atzean utziko ditugu Terreros dorrea nahiz Urrutia jauregia eta baseliza, eta Kadagua ibaiaren goiko uretatik jarraituko dugu Balmaseda hiribildu monumentalera iritsi arte.


Done Jakue bidea La Quadraren eta Santxosoloren artean

La Quadra auzora Bilbo-Balmaseda errepidetik helduko gara.Zubia zeharkatu eta batera aparkalekutxo bat aurkituko dugu, eta bertatik, ezkerreko kalea hartuta, San Pedro elizara iritsiko gara. Horren ondoan Done Jakue bideko markak aurkituko ditugu. Trenez ere joan daiteke bertara, FEVE Bilbo-Balmaseda linea hartuz.
Ibilbidea Kadagua ibaiaren ondotik doa, horren goiko uretan, La Quadratik Santxosolora. Suduperaino ez dago galtzerik, bideko balizei jarraituta. Auzo horretan (oraindik seinaleztatu gabe), eskaileratxo batzuetatik desbideratu eta San Vicente elizara iritsiko gara, eta bertan, trazatuaren krokisa dago. Errepidea zeharkatuz eta Sodupeko Dorrerantz joanda, berriro ere norabideko seinaleztapena (zurezkoa) aurkituko dugu eta horrek Santxosolora eramango gaitu galdu barik. Multzoa osatzen duten eraikin interesgarrietatik ez oso urrun, FEVEko trena har daiteke, ibilbidearen hasierara itzultzeko.

Informazio praktikoa

Serbitzuak / Informazio gehiago

Done Jakue bidea Herreraren eta Balmasedaren artean

  • 1h
  • Zailtasuna: Erraza

Done Jakue bidea La Quadraren eta Santxosoloren artean

  • 2h30min
  • Zailtasuna: Ertaina-Erraza

Iparraldeko bidea (9. etapa): Portugaletetik Pobeñara

  • 13.2k
  • Pobeña aterpetxea: 24 leku. Irekita maiatzatik irailera