Balmasedako Pasio Biziduna

Balmaseda hirian Aste Santuan gertatzen denaren definiziorik hoberenaren bila abiatuz gero, Aste Santua deitu ohi dugun denbora-epe horren zehar, ezinezkoa litzateke bi hitz horien adierazpena baino egokiagorik aurkitzea, zein berez ere ederrak izanik elkartuta indar paregabea islatzen baitute: Pasio Biziduna.

Tradizioari eutsi nahian, Balmasedako jendeak gogotik ekiten dio urtero Jesus Nazarenoaren bizitzaren azkeneko uneak antzezteari, Pasio Biziduna, alegia.

Guztia Azken Afaritik abiatzen da. Jesusek ohartarazten die dizipuluei amaiera hurbil dagoela, haietariko batek traizio egin diola. Horren ostean, Olibondoen Mendian, atxilotu egiten dute eta Caifasen aurrera eramaten dute. Hortik Pilatorengana eramana da eta honek, errugabe aurkitu arren, zigortu egiten du.

Judas-ek, bakar-bakarrik eta biziki larriturik, bere buruaz beste egiten du, Jesusek Gurutze-Bideari ekiten dion bitartean. Sufrikario horren artegatasun guztiak gainezka egiten du Kalbario Mendian, zeinetan gurutziltzatuta hiltzen baita. Gorpua hilobira daramaten bitartean pasioa amaitu egiten da.

Zenbat aldiz entzun dugu istorio hori? Eta, noiz ez gaitu hunkitu izan?

Oraingo honetan Jesus langile bat, ala administraria, funtzionarioa, enpresaria izan liteke, Judas ala Caifas bezala.

Pilato, esaterako, edozein egunetan ikus dezakegu herrian zehar ibiltzen, baina Aste Santua da, Pilato da eta atsekabetu egingo zaitu.

Aktore ez profesional hauek profesionaltasunaz haraindiko pasioa dute. Inoiz ikusi gabeko eguneroko agertokiak. Erlijioa zainetan dabil.

Halako ikuskizun erakargarriak milaka lagun elkartzen ditu urtero, zein leku guztietatik etorrita, Balmasedara Ostegun eta Ostiral Santuetako antzezpenak ikustera hurbiltzen baitira.

Pasio Bizidunaren jatorria XIX. mendean dago, eta hasiera-data zehatza ez da ezagutzen, baina tradizioaren arabera, XV. mendean kokatu behar dugu.

Informazio praktikoa

Helbidea

Casco histórico de Balmaseda
48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 801 438
Email:

Website

www.viacrucisbalmaseda.com