Zalla

Herri honetako bisita San Miguelen hasi dezakegu, Zallako bihotza, gero Ibarra zeharkatuz Bolunburura eta La Herrerara heltzeko.

Sineskeria-kontuek sustraitze handia izan zuten Zallan garai batean. Europa osoko ibiltari asko pasa ziren herritik mendeetan zehar. Zalla Artilearen Ibilbidearen parte izan zen, eta baita Santiagora doan Ahaztutako bidearena ere. Elezaharrak dio San Pedro de Zarikete baselizara bide batetik joanez eta bestetik itzuliz begizkoen aurkako babesa aurkitzen zutela erromesek. San Pantaleon baselizan Lucía de Aretxaga auzokoa erre zuen Inkisizioak. Asko dira gertaera honen inguruan kontatutako istorioak.

Enkarterrik bandokideen arteko bortizkeria eta gudak jasan zituen Erdi Aroan. Eskualdean dauden dorretxeak borroka horien lekuko eta parte izan ziren. Murgako jauregia (Zallako Udala bertan dago gaur egun) dorretxea izan zen jatorrian, eta geroxeago orain antzeman dezakegun eraikin barrokoa bihurtu zuten. Udalerriko erdialdean dago, zuhaitz bitxiez beteriko lorategiz inguratuta. Terreroseko defentsa dorrea, Urrutia jauregia edo San Antonio de la Mella baseliza aipatzeko modukoak dira ere.

Balmasedarako antzinako bidean Bolunburuko olgeta-gunea dago, bikaina geldialdi bat egiteko eta indarrak berreskuratzeko. Hemendik oso gertu monumentu-multzo aparta ezagutzeko aukera izango dugu, dorretxe batek, Santa Ana baselizak, burdinola baten hondakinek eta Burdin Aroko kastro batek osatua.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.zalla.org

Zerbitzuak / Informazio gehiago

 

Zer ikusi

  • Murga Jauregia
  • San Pedro de Zarikete baseliza
  • Terreros dorrea
  • Bolunburuko kastroa

 

Hotel eta landetxeak

 

Jatetxeak

 

Jangaiak

 

Dokumentuak