Valle de Villaverde (Kantabria)

Villaverde Harana Enkarterrin dagoen kantabriar enklabea da. Zalla edo Sopuertatik Karrantzara doan errepidea jarraituz heltzen gara. Herri honetako antzinako eskoletan udalerriko Zentro Etnografikoa aurkitzen da. Museoak denboran bidaiatu eta iragan hori ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Eskuz esku doaz harana etaxendazaletasuna. Tejeako basoa pago, haritz eta gaztainondoz jantzitako sekulako parajea dugu. Aspaldi batean basoak eta naturak eguneroko bizitzan erabateko eragina izan zuten.

Henales auzoan, Turtziozera doan errepidean, Casona Micaela upeltegia aurkitzen dugu. Albariñoa eta Riesling mahatsak hazten dituzte bertan. Lortutako ardoak apartakoak dira, itsaski eta arrainarekin hartzeko aproposak. Bisita gidatuak egiten dira.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.valledevillaverde.com

Zerbitzuak / Informazio gehiago

 

Zer ikusi