Gordexola

Jauregiak nabarmentzen dira, eta baita indianoen etxeak ere, lorategi ederrez inguratutako luxuzko etxeak direnak

Gordexola harana Bizkaiko hego-mendebaldeko eskualde batean dago, Enkarterrin, hain zuzen ere.

Udalerria hiriburutik, Bilbotik, 20 km.ra dago, hego-mendebaldean. Gordexolara etortzeko bisitariak Sodupera heltzean, ezkerretara jo behar du; handik 4 kilometrora Gordexola harana aurkituko du.

Gordexola ekialdetik Okondo harana du mugakide, hego-ekialdetik Llanteno harana, hegoaldetik Artziniega hiribildua, hego-mendebaldetik eta hegoaldetik Mena harana, eta iparraldetik Zalla eta Gueñes udalerriak. Bertako klima ozeanikoa da, hau da, neguan ez du hotz handirik egiten (6-7º C). Uda sasoia, berriz, epela (17-18º C) eta lainotsua izaten da, eta sarritan egiten du euria.

Gordexolako bereizgarrien artean interes handiko guneak aipatu behar ditugu, hala nola, baserriak, dorretxeak, jauregiak, landetxeak, elizak, baselizak... Eraikinok ondo zaindutako baso ederrez inguratuta daude.

Ondare zabal horren zati bat zuzenean Amerikari lotuta dago, izan ere, zenbait jauregi, baseliza eta eliza kontinente horretatik zetorren diruarekin ordaindu ziren. Gordexolan Erdi Aroko paisaia eta paisaia modernoa nahastu egiten dira. Jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, baso ustiapena, burdingintza eta ogi-ekoizpena dira.

Gordexolako kaleek eta eraikinek altxor historikoak eta arkitektonikoak gordetzen dituzte. Indianoen landetxeek, dorretxeek, jauregiek, olek, elizek eta baselizek Gordexolako ondare historiko-artistikoa osatzen dute.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.gordexola.net

Serbitzuak / Informazio gehiago

ZER IKUSI

OSTATUAK

JATETXEAK

PRODUKTU AGOALIMENTARIOAK

  • Ulibarri Artzaiak (Txakolina eta gazta)