Alonsotegi

Alonsotegik 21 km2 ditu, eta horien %95 menditsuak dira.

Bilbotik oso gertu Alonsotegi aurkitzen dugu, Enkarterrietako sarrerako atea.

Alonsotegi Kadagua ibaiak zeharkatzen du, eta mugako udalerriak ondoko hauek dira: Bilbo, Barakaldo, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Okondo eta Gueñes.

Alonsotegi Bilboko hirigunetik 8 kilometrora dago, Balmasedarako errepidean zehazki. Ehun urtean zehar Barakaldoko auzoa izan zen, baina 1991. urtean independentzia lortu zuen.

Izadia eta xendazaletasuna maite duen inork galdu ezin dezakeen udalerrietako bat dago, herria mendiz inguratuta dago-eta. Horien artean Ganekogorta eta Pagasarri mendiak nabarmentzen dira eta azken horretan XVII. mendeko elurzuloak aurki ditzakegu. Lurrazpiko eraikuntza horiek elurra biltegiratzeko eta beranduago edariak egiteko, elikagaiak kontserbatzeko edo sukarra arintzeko erabiltzen ziren.

Deigarria da herri txiki honetan dagoen ermita-kopurua. Horiek ikusteko aukera ematen duten ibilbide asko daude, paseo atsegin batez disfrutatzen dugun bitartean. XV. mendeko San Antolinena bereziki nabarmentzen da, herriaren ondare artistiko eta historiko garrantzitsuena dena. Sin embargo, será en el barrio de Azordoiaga donde nos encontraremos la más peculiar de sus ermitas, la de San Juan Bautista que aprovechandola pared de una peña y protegiéndolo con un pequeño tejado se ha ubicado un altar con un icono del santo, copia del original conservado en la Iglesia Ortodoxa Serbia de Belgrado.

Udalerriak duen gauzarik deigarrienetako bat orografia da, oso nabarmena baita. Izan ere, ezberdintasun handiak daude borneen artean: bornerik baxuena itsas mailatik gorako 50 metroan dago, eta altuena ia 100 metroan, Ganekogortak du altuera hori hain zuzen. Beraz, Alonsotegi Bizkaiko herri menditsuenetako bat dela esan ahal dugu.

 


¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.alonsotegi.net

Serbitzuak / Informazio gehiago

ZER IKUSI

  • San Antolín baseliza
  • San Juan Bautista Baseliza

TURISMO AKTIBOA

OSTATUAK

JATETXEAK