Iragarpena

Güeñesko Basque Design Center zentroaren ustiapena kontratatzeko lizitazio publikorako deialdia

Enkarterri Turismo - Enkartur elkarteak lizitazio publikoaren deialdia egin du “Güeñesko Basque Design Center eraikinaren eta haren lursailaren, biak ere Enkartur-eko jabetzakoak, ustiapena kontratatzeko eta modarekin zerikusia duen berrikuntzaren arloan goi-mailako formakuntza- eta hezkuntza-zentro gisa erabiltzeko, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua ardatz hartuta.

Baldintza- eta informazio-agiriak ondorengo bideetatik lor daitezke: Enkartur-eko egoitzan, Balmasedako Martín Mendia kaleko 2. zenbakian dagoena, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; 94 6802976 telefonora deituta; edo info@enkartur.eus helbidera idatzita.

Angela Eguia Liñero

Enkartur-eko presidentea

Balmaseda, 2021eko maiatzaren 27an

___________________________________

“Güeñesko Basque Design Center eraikinaren eta haren lursailaren, biak ere Enkartur-eko jabetzakoak, ustiapena kontratatzeko eta modarekin zerikusia duen berrikuntzaren arloan goi-mailako formakuntza- eta hezkuntza-zentro gisa erabiltzeko, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua ardatz hartuta” lizitazio publikoaren eskaintzak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 18an bukatuko da, 14:00etan. Proposamenak fisikoki, idatziz eta euskarri elektronikoan (CD edo USB memoria bakarra gutun-azal bakoitzeko) aurkeztu beharko dira Enkartur elkarteko dokumentuen sarrera erregistroan, Balmasedako Martin Mendia kaleko 2. zenbakian dagoena.

Informazio praktikoa

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Email: