Txakolinaren mundua Enkarterrin

2023-04-28

Jabe zaitez txakolinaren sekretuez. Den-dena jakin nahi dugu gure edari tipikoenak Enkarterrirekin duen harremanari buruz. Horretarako, jardueraz eta sorpresaz betetako txakolin-ibilbide bat diseinatu dugu: dastaketak errota batean edo Rolls-Royce artean, bertoko pintxoekin egindako uztarketak, mahastien arteko ibilbideak (ahosabairako ordainsariarekin) eta askoz gehiago.

Txabarri Txakolina

Bisita + ibilbidea (Sopuerta)

1767_17671642vinrdotxabarri-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Bisitatu Txabarri familiaren mahastiak Sopuertako Abellaneda auzoan! Txakolina egiteko erabiltzen duten tresneriari erreparatuko diogu, elaboratze-prozesua ezagutuko dugu eta upeltegiko lau barietateak dastatuko ditugu.

Topagunea 11:30ean izango da, Enkarterrietako Museoko aparkalekuan (bertatik mahatsondoak begi bistan ageri dira mendi-hegalean). Ekainaren 10eko edo abuztuaren 19ko bisitan parte hartzen baduzu, aldiz, esperientzia pixka bat desberdina izango da eta mendi-ibilbide gidatua barne hartuko du.

Kasu horretan, goizeko 10:00etan elkartuko gara eta, Zallako Euskadi plazatik abiatuta, Sopuertako mahastietarainoko bideari ekingo diogu oinez (6 bat kilometro). Ordainsari gisa, behin upeltegian, upeltegiko txakolinak eta aperitibo batzuk dastatuko ditugu.

 

❱ Noizabuztuak 19 (erreserba egiteko, sakatu data bat)

❱ Ordua: 11:30ean (10:00etan ibilbidean parte hartzea aukeratzen baduzu)

❱ Prezioa: 10 €

❱ TopaguneaEnkarterrietako Museoaren aparkalekua (Zallako Euskadi plaza ibilbidean parte hartzea aukeratuz gero)

Rolls-Royce, txakolina, bermuta eta pintxoak

Txurrut (Sopuerta)

1767_17671642loizaga-es-real-es-real-eu-Real.jpeg

Agortuta

Txakolina, bermuta, pintxoak eta luxuzko ibilgailuak: Enkarterriko txakolin gazteenetako bat ezagutzeko konbinazio aparta. Bisitaldia Galdamesko Concejuelo auzoan hasiko da. Hemen dago Loizaga dorrea, Europako Rolls-Royce bilduma pribatu handiena. Museoa bisitatu ondoren, Sopuertaraino abiatugo gara oinez edo norberaren autoan (ibilbidea 1,5 kilometrokoa da), Txurrut upategietaraino hain justu. Bertan txakolina, bermutak eta pintxo bat dastatuko ditugu.

❱ Noiz: agortuta

Ordua: 10:00

❱ Prezioa: 10 € (Loizaga Dorrerako sarrera barne)

❱ TopaguneaLoizaga Dorrea

Dastaketa errota batean

Bodegas de Galdames

1767_17671642molino-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Bisitaldia Valdibiango XVIII. mendeko errotan egingo da, Galdamesko natura betean. XVIII. Hemen, Barbadun ibaiko uren ondoan eta mahastietatik eta Bodegas de Galdames upeltegiaren instalazioetatik oso gertu, hiru txakolin dastatuko ditugu bertako produktuekin egindako beste hainbeste pintxorekin batera. On egin!

 

❱ Noizirailak 10 (erreserba egiteko, sakatu data bat)

❱ Ordua: 12:00etan

❱ Prezioa: 10 €

❱ TopaguneaValdibian errota

Gazta eta txakolin ekololgikoak: aspaldiko zaporeak

Ulibarri Artzaiak (Gordexola)

1767_17671642ulibarri-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Zer zapore zuten gure arbasoek dastatzen zituzten txakolinek eta gaztek? Ulibarri Artzaiak ekimenak (Gordexola) betiko zaporeak berreskuratu nahi izan ditu abeltzaintza eta mahastizaintza ekologikoko proiektu aitzindari baten bidez. Bisitaldia baserrian bertan egingo dugu eta, txakolinaz gain, artzainaren ardi gazta saritua dastatuko dugu artaldearen ikuspegi artean.

 

❱ Noiz: data berriak berrestearen zain

❱ Ordua: 12:00etan

❱ Prezioa: 10 €

❱ TopaguneaUlibarri Artzaiak baserria

Txakolina pintxoekin… eta ilunpetako kobazulo bat

DeBringas (Karrantza)

1767_1767photo2023-04-2818-54-55-es-real-eu-Real.jpg

Oraingo honetan, Bizkaiko txakolinik mendebaldekoena ezagutuko dugu: lasto koloreko ardo hori bat, hondarribi zuri barietateko mahatsez egina batez ere. De Bringas txakolinak fruta-gustuko ukitua eta azidotasun orekatua ditu, eta aparta da produktu freskoekin laguntzeko. Oraingoan, bertoko produktuekin egindako pintxoekin uztartuko dugu. Dastatu aurretik, Pozalagua kobazuloan barneratuko gara, erabat ilunpetan, kopetako linterna baten laguntzaz, haitzuloko aurkitzaileek egin zuten bezala.

❱ Noizabuztuak 27 (erreserba egiteko, sakatu data bat)

Ordua: 10:30ean

❱ Prezioa: 10 € (kobazulorako sarrera barne)

❱ TopaguneaPozalagua kobazuloa

Txakolina eta talo-tailerra

Markoleta upeltegiak (Güeñes)

1767_17671642markoleta-es-real-es-real-eu-Real.png

Markoleta Txakolinaren mahatsondoak Güeñeseko La Quadra auzoan daude, Eretza mendiaren estalpean. Mahatsak iparraldeko haizetik babestuta hazten dira hemen, berezko usain hori lurretik ateraz. Ibilbide laburra egiten dute: mahatsondotik dolarera zuzenean pasatzen dira. Lortutako muztioa txakolin bihurtuko da kupeletan. Bisitaldian, upeltegiko ardoak mahastian bertan dastatzeaz gain, taloa prestatuko dugu uztartze ezin hobea lortzeko.

 

❱ Noiz: data berriak berrestearen zain

Ordua: 12:00etan

❱ Prezioa: 10 €

❱ TopaguneaMarkoleta upeltegia

Albiste gehiago