Txakolinaren mundua Enkarterrin (2024)

2024-04-01

Udaberria da eta mahastiak kimatzen ari dira Enkarterrin! Gure ardoak eta eskualdeko bazter esanguratsuenak partekatzeko, jardueraz betetako txakolin-ibilbide bat diseinatu dugu: dastaketak ehun urtetik gorako errota batean edo Rolls-Royce artean, bertoko pintxoekin egindako uztarketak,  ahosabairako ordainsari batekin amaituko diren bisita gidatuak eta askoz gehiago. Segi irakurtzen eta eman izena!

Txakolina eta bermuta Rolls-Royce artean

Txurrut (Sopuerta)

1904_loizagatxakoli-eu-Real.jpg

Txakolina, bermuta, pintxoak eta luxuzko ibilgailuak: Enkarterriko txakolin gazteenetako bat ezagutzeko konbinazio aparta. Bisitaldia Galdamesko Concejuelo auzoan hasiko da. Hemen dago Loizaga Dorrea, Europako Rolls-Royce bilduma pribatu handiena ezkutatzen duen gotorlekua. Museoa bisitatu ondoren, Sopuertaraino abiatugo gara oinez edo autoz (ibilbidea 1,5 kilometrokoa da), Txurrut-en txokoraino. Bertan txakolina, bermutak eta pintxo batzuk dastatuko ditugu.


❱ Noizmaiatzak 26 eta ekainak 9 (erreserba egiteko, sakatu data bat).

❱ Ordua: 9:45ean (puntualtasuna eskatzen da)

❱ Prezioa: 16 € (Loizaga Dorrea bisitatzeko sarrera barne)

❱ TopaguneaLoizaga Dorrea

Txakolina pintxoekin… eta ilunpetako kobazulo bat

DEBRINGAS (KARRANTZA)

1904_debringascatas-eu-Real.jpg

Parte hartu aurkikuntzaz betetako egun batean! Jarduera goizeko 10:30ean hasiko da Karrantzako Pozalagua kobazuloan. Erabat ilunpetan barneratuko gara haitzuloan, kopetako linterna baten laguntza bakarraz, lurpeko katedral honen aurkitzaileek egin zuten moduan. Bisita ondoren, Bizkaiko txakolin mendebaldekoena dastatuko dugu DeBringas upeltegian, hainbat pintxorekin uztartuta.


❱ Noizuztailak 14irailak 1 (para reservar, haz clic en la fecha en la que desees participar).

Ordua: 10:30ean

❱ Prezioa: 13 € (Pozalagua kobazuloa bisitatzeko sarrera barne)

❱ TopaguneaPozalagua kobazuloa | Upeltegiaren kokapena

Abellaneda eta Txabarri Txakolina

BISITA GIDATUA + DASTAKETA

1904_abellanedatxakoli-eu-Real.jpg

Ezagutu Sopuertako Abellaneda auzoa bisita gidatu baten bidez, eta biribildu eguna txakolin-dastaketa batekin. Ingurunean eskualdeko antzinako Batzar Etxea (gaur egun Enkarterrietako Museoa) eta Urrutia Dorrea daude, galtzada erromatar izandakoaren trazaduraren parean. Auzoa arakatu ondoren, Txabarri Txakolinaren mahastietaraino joango gara ekoizpen-prozesua ezagutzeko. Eguna amaitzeko, upeltegiko barietateak dastatuko ditugu.

❱ Noizmaiatzak 4ekainak 5uztailak 6 eta abuztuak 31 (erreserba egiteko, sakatu data bat).

Ordua: 10:15ean

❱ Prezioa: 13 €

❱ TopaguneaEnkarterrietako Museoa

Txakolin-dastaketa ehun urtetik gorako errota batean

BODEGAS DE GALDAMES UPELTEGIA

1904_bodegasgaldames-eu-Real.jpg

Dastatu txakolina Valdibiango XVIII. mendeko errotan, Galdamesko basoaldean. Hemen, Barbadun ibaiaren ertzean, Bodegas de Galdames upeltegiaren hiru txakolin-barietateak dastatuko ditugu, bertako produktuekin egindako beste hainbeste pintxorekin batera.

❱ Noizapirilak 27maiatzak 28ekainak 29uztailak 13abuztuak 10 eta irailak 7 (erreserba egiteko, sakatu data bat).

Ordua: 12:00etan

❱ Prezioa: 10 €

❱ TopaguneaValdibiango errota

Txakolina pintxoekin… eta ibilaldia indianoen etxeetatik

DEBRINGAS (KARRANTZA)

1904_indianostxakoli-eu-Real.jpg

Ezagutu Karrantzako indianoen etxeak bisita gidatu baten bidez, eta biribildu eguna txakolin-dastaketa batekin. Concha auzoan elkartuko gara bertako etxetzarrak arakatzeko. Indianoek dirutza nola egin zuten eta haien eguneroko bizitzaren gertaera zirraragarrienak kontatuko dizkizugu. Bisita ondoren, Bizkaiko txakolin mendebaldekoena dastatuko dugu DeBringas upeltegian, hainbat pintxorekin uztartuta.

❱ Noizmaiatzak 25 eta ekainak 22 (erreserba egiteko, sakatu data bat)

Ordua: 10:30ean

Prezioa: 13 €

❱ TopaguneaKarrantzako UdaletxeaUpeltegiaren kokapena

Albiste gehiago