Paperezko soinekoak: erakusketa ARENATZarten

Soineko irabazleak2019-10-02

Güeñeseko Paperezko Soinekoen azkeneko edizioa galdu zenuen? Joateko aukera izan zenuen baina gehiagoren gogoz gelditu zinen? Ez kezkatu! Soineko irabazleak ikusteko aukera izango duzu lehenbizi edo berriz ere ARENATZarten. Erakusketa ikusgai izango da eskultura-parkeko kristalezko eraikinean asteburu eta jaiegun guztietan azaroaren 3ra arte, 11:00etatik 14:00etara.

49 diseinuk parte hartu dute aurtengo edizioan, 28 helduen kategorian eta 21 haurrentzakoan. Epaimahaiak sormenen guztien kalitatea azpimarratu du, baina irabazleak honako hauek izan dira: Cristina García-ren (Calahorra, Errioxa) 'Triana' ebaketa eta jantzigintza kategorian, eta Alejandro Salas-en (Laukariz, Bizkaia) 'Limniade' diseinu eta originaltasun kategorian.

Karrantzako (Bizkaia) Encarni López-ek jaso zuen bigarren saria ebaketa eta jantzigintza kategorian, 'Dandy' diseinuarekin, eta Zallako (Bizkaia) Loli Sánchez-ek diseinu eta originaltasun kategorian, ‘Espirales’-ekin. Sara Barrenetxeak Roberto Comas herri saria jaso zuen 'Edelweis tricolor' soinekoarekin.

Haurrentzako kategoria

Haurrentzako ebaketa eta jantzigintza kategoriaren soineko irabazlea Mariví Merino-ren (Güeñes, Bizkaia) 'Alma' izan zen, eta bigarrena Ángelica González-en (Castro Urdiales, Kantabria) 'Mary Grace'. Haurrentzako diseinu eta originaltasun kategoriaren lehenengo saria Castro Urdialeseko Cynthia Cubillok jaso zuen 'Ryu' sormenarekin; bigarrena, ordea, Gorlizeko (Bizkaia) Idoia Hernándezek irabazi zuen 'Cisne blanco - cisne negro'-rekin. Sara Barrenetxeak Roberto Comas herri saria jaso zuen 'Edelweis tricolor' soinekoarekin. Mari Lolo Ruiz-ek Roberto Comas herri saria jaso zuen 'Nautic' diseinuarekin.

Halaber, ikusgai izango dira erakusketan Enkartur-ek ematen dituen bi accesit sarien irabazleak: Sara Barrenetxearen 'Euforia de color' eta Barakaldoko Slowswet - Atelier-en 'El ángel caído'.

Albiste gehiago