⚠️ OHARRA: Koronabirusak Enkarterrin sortutako egoera

COVID-19 koronabirusaren hedapenak sortutako egoera dela eta, Enkarterriko baliabide turistiko guztiak itxita egongo dira kontrakoa jakinarazi arte. Enkartur-ek Balmasedako turismo-bulegoa itxiko du ere, baina telefonoz (946 80 29 76) edo posta elektronikoz (info@enkartur.eus) aurkitu ahal izango gaituzu. Prebentzio neurri hauen ondorioz, eskualdeko ospakizun, ekitaldi publiko eta bestelako aglomerazio guztiak bertan behera utzi dira.

Neurri hauek, norbanakoaren erantzukizunarekin batera, birusaren hedapena motelduko dutela espero dugu, pertsona ahulenak babesteko eta osasun-sistema kolapsatu ez dadin. Ahalik eta denbora laburrenean elkar ikustea espero dugu ere. Enkarterri zabalik egongo da berriro, hemengo kale, paisaia, toki eta zaporeez gozatzeko. Laster arte!

❱ Koronabirusari buruzko Eusko Jaurlaritzaren webgunea

Albiste gehiago