Museo bikainak eguraldi txarrerako

Ibilbidea Enkarterriko 4 museotik2018-09-10

Jakin badakigu eguzkiak eta Euskadik ez dutela maiz bat egiten, baina nork dio hori oztopoa dela udaz erabat gozatzeko? Eguraldi ona ala txarrarekin, makina bat plan ditugu gerizan, abuztuan zein urte osoan zehar primeran pasatzeko. Gaur Enkarterriko lau museoetatik ibilbidea egingo dugu. Gogoan izan: museo bikainak eguraldi txarrerako.

 

Lurraren erraietan

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Concha II meatzeko ikuspegi zirraragarrien aurrean, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak gaur oroimena baino ez den oinazezko mundu batera garamatza. Iragan horrek izugarrizko panoramikak laga dizkigu eta lurralde honen nortasuna definitu du.

Meategien eta lurraren erraieta bizitza galdu zutenen memoria bizirik mantentzen du museoak, Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan kokatuta. Meatze-tresna eta erreminten bilduma handienetako bat du. Bere xedea Euskadiko meatzaritzaren kultura eta historia ikastea eta zabaltzea da. [info gehiago]

Enkarterriko erraietara bidaia

Enkarterrietako Museoa

Abellanedako Batzarretxea Enkarterriko askatasun politikoen adierazle izan zen mendeetan zehar. Bertan eskualdeko udalerrietako ordezkariak biltzen ziren, sarri Kolitzako mendi tontorrean piztutako suteen bitartez deituta.

Batzerretxea Enkarterrietako Museoa da gaur egun, eskualdeko historia, ondasuna eta etnografia ikertzeko eta zabaltzeko gunea. Sopuertan dago, eta aldamenetan hainbat ibilbide eta olgetarako parkeak ditugu, picnic-ak antolatzeko eta inguruneaz gozatzeko apartak direnak. [info gehiago]

 

Ehun urtetik gorako fabrika

La Encartada Fabrika Museoa

La Encartada txapela fabrika baino askoz gehiago da. 1892ko lantegia da, den-dena bere horretan mantendu duena. Eraikin nagusiak, makineriak –bere polea, uhal eta turbinekin– eta langileen etxebizitzek garai hartara eta Euskadiko industrializaziora garamatzate.

La Encartada Fabrika Museoa Kadagua ibaiaren ertzeko paraje batean dago, ur korronteak lantegiko makinak martxan ipintzen baitzituen. Langileen etxebizitzak eta kapera bat zutik mantentzen dira oraindik ere lantegiaren inguruneetan, Bizkaiko lehenengo hiribildutik 2 kilometrotara besterik ez. [Informazio gehiago]

 

Azkeneko aireko tranbia

Dolomitas Antzinako Fabrika

Karrantzak eta zorupeak bat egin dute historian zehar. Donosa harrobian, Pozalagua kobazuloko aldamenetan kokatuta, dolomia minerala erauntzi eta lantegira eramaten zuten aireko tranbia baten bidez, Bizkaiko azkena. Martxan egon zen harrobia itxi zuen arte, 1976an.

Dolomitas antzinako fabrika ezinbestekoa izan zen Euskadiko industrializaziorako. Bertan adreilu erregogorrak egiten zituzten. Adreilu hauek labe garaietan erabiltzen ziren, sekulako tenperaturak eusteko baitira, adreilu arruntak ez bezala.

Gainera, Dolomittas museorako sarrera Pozalaguan erakusten baduzu, 3 euroko deskontua izango duzu!

 

Albiste gehiago