Jarduerak erdi-prezioan

2021-10-19

Bilbao Bizkaia turismo-bonuak

Hilabete hauetan antolatu ditugun jarduerak gustatu bazaizkizu, orain da unea ekintzetan berriz parte hartzeko… edo lehen aldiz izena emateko! Martxoaren 31ra arte, % 50eko deskontua izango duzu Bilbao Bizkaiako bonu turistikoei esker: bisitak eta ibilbide gidatuak, zuhaitzetan abenturak izateko parke bat, mendiko bizikletan egiteko ibilbideak eta askoz gehiago. Aukeratu gogoko dituzun jarduerak eta sakatu botoia. 25 euro ordainduko dituzu, eta 50 euroko bonua eraman. Gogoratu Enkarterrin eta Meatzaldean ere hartu ahal izango duzula ostatu erdi prezioan.

 

Ezagutu Balmaseda

Null

Eskuratu Alboan Zerbitzu Turistikoak enpresaren bonu turistikoa Bizkaiko hiribildurik zaharrena ezagutzeko. Hura erabiliz, bisita gidatu batean parte hartzeko aukera izango duzu. Balmasedan Zubi Zaharra (XIII. mendea) zeharkatuko duzu; erdiguneko kale eta kantoi harriztatuetan galduko; elizak, jauregiak, etxetzarrak eta museoak miretsiko, eta pintxorik zaporetsuenak dastatuko. Nahiago baduzu, Gazteluko muinora ezagutu ahal izango duzu. Bisita honek hiribilduko antzinako gaztelua zegoen muinoaren punturik altuenera eramango gaitu, sekulako panoramikaz gozatzeko!

 

Indianoen ametsa

Null

Etxe hau, ipuin batetik aterata dirudien arren, benetakoa da eta Karrantzan dago. Magikoak, bitxiak eta dotoreak dira, eta dozenaka daude eskualdean. Indianoen etxeak dira, bata bestea baino bata bestea baino handiki eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin. Eskuratu Leykatur enpresaren bonu turistikoa etxeak eta indianoei buruzko istorio harrigarriak ezagutzeko.

 

Enkarterri bi gurpilen gainean

Null

Ezagutu Enkarterriko mendiak bizizkletaz Bizkairoute-n eskutik. Ibilbide eta paisaia harrigarriak aurkituko dituzu: mendi malkartsuak, basoak, baserriz jositako haranak, Erdi Aroko hiribilduak eta sorpresa eta xarmaz beteriko txokoak.

 

Abenturak zuhaitzen gainean

Estresa zuhaitzen gainean askatzea prposatu nahi dizugu. Sopuerta Abentura zuhaitzetan abenturak izateko Euskadiko parkerik handiena da. Parkeak zailtasun desberdineko zortzi zirkuitu ditu, eta hasiberrientzako bi, metro bat eta 21 metro bitartekoak. 4 urtetik beherakoak beren beharretara erabat moldatutako zirkuitu batean aritu ahal izango dira. Amaitzean, Kikiriki Abentura oilasko-dendan indarberritu ahal izango duzu gorputza.

 

Lanestosa, Erdi Aroko hiribildua

Null

Lanestosa Bizkaiko herririk txikiena da, bi ehunka biztanle besterik ez dituena eta denboraren eraginari ia osorik eutsi diona XIII mendetik. Leykatur-en eskutik, Lanestosako alde zaharra, monumentuak eta enparantza paregabea ezagutzeko aukera izango duzu.

 

Ibilaldia K.a. IV. mendera

Ibiltzea gustuko baduzu, K.a. IV. mendera bidaiatzeko aukera izango duzu Alboan Zerbitzu Turistikoak enpresaren eskutik, Bigarren Burdin Aroko herrixka gotortu batera. Bolunburuko kastroa Kadagua ibaiak babesten duen muino batean dago, Zallan. Ibilbidea amaitzeko, kondairen arabera Bizkaiko lehen akelarreak egin ziren basoan barneratuko gara.

 

Aberastasunaren elizak

Null

Bazenekien Karrantzako Aldeacueva auzoan, natura betean, Mexikoko San Miguel katedralaren erreplika eraikitzen saiatu zirela garai batean? Planoak itsasontziz bidali zituzten ozeanoaren beste aldetik eta, arkitektoaren ospea nabarmena bazen ere, bozetoak ez ziren behar bezala interpretatu… Leykatur zerbitzu turistikoak enpresaren gidariek Karrantzako elizei buruzko istorio hau eta beste asko kontatuko dizkigu bisita gidatu honetan. Bonu turistikoei esker, erdi-prezioan parte hartu ahal izango duzu.

 

Kolitzako gudua

Null

Barnera zaitez gerra zibilaren fronteetan Balmasedan gure gidarien eskutik. Kolitza menditik Terreros mendira abiatuko gara, inguruetan izan ziren guduak gogora ekarriz. Gertatutako ez ahazteko eta gerraren suntsiketa ulertzeko aukera eskaintzen digu ibilbideak.

Albiste gehiago