Hemen da ENKbike! Alokatu bizikleta elektrikoak Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldean
2026-06-10
Hemen da ENKbike badator! Ostegun honetan, ekainak 11, goizeko 09:00etan, Enkarterrin, Meatzaldean eta Ezkerraldean elektrikoak alokatzeko zerbitzu berria abiarazi dugu.
Enkartur-ek sustatu du proiektua EBren Next Generation funtsei esker. Jarraitu irakurtzen bizikletak erreserbatzeko jarraibideak lortu, tarifak ikusi eta pedalei eragiten hasteko.
Aplikazioa eta funtzionamendua
Deskargatu aplikazioa
Deskargatu ENKbike aplikazioa eta erregistra zaitez gogoko duzun geltokia irekitzeko eta bizikleta desblokeatzeko.
Hasi ibilbidea
- Hasi saioa, bertaratu bizikleta-geltokira eta hauta ezazu mapan.
- Kontratatu zerbitzua eta ireki geltokia.
- Hautatu bizikleta eta ireki giltzarrapoa.
- Piztu bizikleta eskulekuaren ezkerraldean dagoen agintea erabiliz.
Amaitu ibilbidea
- Joan geltoki batera eta ireki ezazu aplikazioaren bidez.
- Sartu bizikleta hutsik dagoen ainguraketa-puntu batean.
- Egiaztatu bizikleta ondo ainguratuta dagoela: soinu-seinale bat entzungo duzu, eta argia berde jarriko da.
- Alokairua amaitu da!
Kargatzeko eta ainguratzeko geltokiak
Egin klik gertuen duzun geltokian mapan bere kokapena kontsultatzeko:
Gogoan izan!
- Bizikleta bat alokatzeko adin nagusikoa izan behar duzu.
- Derrigorrezkoa da hirigunetik kanpo kaskoa erabiltzea.
Ordutegia eta tarifak
09:00 - 21:00
Bizikletak egunean bertan itzuli beharko dira, 21:00ak arte.
3 Ordu
3 orduko
tarteetan erabiltzeko
9 €
Egun erdia
09:00etatik 15:00etara
15:00etatik 21:00etara
14 €
Egun osoa
09:00etatik 21:00etara
24 €
Nahi duzun geltokian erreserba dezakezu bizikleta, gehienez ere hilabete lehenago.
* Baliteke ordutegia urtaroaren arabera aldatzea. Kontsulta ezazu aplikazioan edo kontratazioa egitean.
Laguntza behar duzu?
Jarri harremanetan bezeroentzako arreta-zerbitzuarekin.
