Hartu ostatu Enkarterrin erdi-prezioan

2021-10-06

% 50eko deskontua % 100ean goza dezazun.

Egun batzuk eman nahi dituzu gurean baina azken bultzada behar duzu? Hauxe da momentua! Izan ere, datozen hilabeteetan Enkarterrin hartu ahal izango duzula ostatu, eta jarduera askotan parte hartu, % 50eko deskontuekin, Bilbao Bizkaiak bultzatutako bonu turistikoei esker. Prozedura oso erraza da: jarraian, udalerrika sailkatuta, ekimenarekin bat egin duten hotel eta landetxeak ikusiko dituzu. Aukeratu horietako zeinetan hartu nahi duzun ostatu eta sakatu "Lortu zure bonua!" botoia. 40 euro ordaintuko dituzu eta, horren truke, 80 euro balioko bonua lortuko duzu.

 

Karrantza

Errekor, sekulako panoramikaz eta sorpresez beteriko bazterra da Karrantza. Natura beste inon baino ederrago agertzen da Burgos eta Kantabriako mugaldeko lur oparoetan dagoen haran honetan. Bere gailur eta basoen azpian leize eta haitzuloz osatutako labirintoa hedatzen da, Armañongo Parke Naturalaren babespean. Gainera, naturaren oparotasuna ez ezik, izugarrizko ondarea aurkituko dugu Karrantzan.

 

CASA PALLOTTI BAINUETXEA

Null

Berezko iturburua duen XIX. mendeko bainuetxe batean murgil zaitez. Eguneroko estresetik deskonektatuko duzu gure igerileku mineromedizinalean, indarrak berresuratuko dituzu eskaintzen ditugun zirkuitu terapeutikoetan eta masaje lasaigarriak jasoko dituzu. Vicente Pallotti Bainuetxea natura betean dago, Armañongo Parke Naturaletik oso gertu.

 

GAILURRETAN LANDETXEA

Null

Gailurretan landetxea aukera paregabea da erlaxatu eta Karrantza haraneko lasaitasunaz gozatu nahi duen edonorentzat. Sei logela ditu, guztiak berezko bainugelarekin eta giro ezberdinekin apainduta. Landetxeak berezko jatetxea du (erreserba egitea ezinbestekoa da). Babarrun eltzeko tradizionala, etxeko jakiak, errezeta begetarianoak eta nazioarteko menuak dastatu ahal izango dituzu.


MENDI ALAI LANDETXEA

Null

Mendi Alai landetxea Karrantzako bihotzean dago. Hemen ostatu hartzen baduzu, erlaxatzeko aukera izango duzu bertako lorategietan paseatuz, edo basoetan abenturak bizitzekoa, orkatz, katagorri eta haritzen bila. Sukaldaritza klasikoko zerbitzua eskaintzen du landetxeak. Fisioterapeuta, masaje lasaigarriak eta buztinezko gorputz-bilgarriak ere baditu.


AINGERU LANDETXEA

Null

Aingeru landetxea estilo tradizionaleko baserria da, egongela eta jangela komunak dituena (gela biek tximinia dute). Gure ostatuan Karrantzako plater tipikoak dastatu ahal izango dituzu: baratzeko babarrunak, arkume errea, bakailaoa pil-pilean eta haraneko baserrietako esnez egindako etxeko postreak. Landetxeak bost logela ditu, bainugela osoa, telebista eta wifi konexioarekin. Horietako bik bainuontzia edo hidromasaje-kabina dute.


Sopuerta

Sopuerta Enkarterriko bihotz politikoa izan zen mendeetan zehar. Abellaneda auzoan, mahastiz inguratutako muino baten, Abellanedako Batzar Etxea dago. Garai batean, Enkarterriko bailaretako ordezkariak biltzen ziren bertan, eskualdeko gobernantza erabakitzeko. Antzinako eraikinean eskualdeko historiaren zaindari den Enkarterrietako Museoa aurkituko dugu. Sopuerta natura betean sakabanatuta dauden meatze-aztarnaz beteta dago Antzinako meatze-trenbideak Bizkaiko Bide Berderik handiena osatzen du gaur egun: oinez edo bizikletaz egin ahal izango dituzun 42 kilometro.

 

PIKATZAENEA

Null

Pikatzaenea basoz, pinuz eta eukaliptoz inguratuta dago. Ostatuaren eraikinak hiru mende baino gehiago ditu, baina duela gutxi zaharberritu dute harrizko hormekin eta ageriko habeekin. Barruan, Pikatzaenea landa-apartamentuak daude, bost estudio bikoitzekin eta bi apartamenturekin (lau lagunentzako lekua dute). Sukalde komun batez gain, estudio eta apartamentu bakoitzak berezko kitchenette-a du.

 

BIZKAR BARE

Null

Bizkar Bare apartamentuak ingurune ezin hobean daude deskonektatzeko eta mendiko isiltasunaz, ikuspegiez, lasaitasunaz eta soinuez gozatzeko, baina Bilbotik edo Balmasedatik ordu erdi baino gutxiagora. 25 lagunentzako lekua du Bizkar Barek, eta aukera aparta da koadrilarekin batera gozatzeko. Txakolin-mahastien azpian kokatutako harrizko txokoa du.


LEZAMAKOETXE

Null

Lezamakoetxe leku ezin hobean dago aire zabalean jarduera ugari egiteko: zaldiz eta bizikletaz aritzeko, mendian barrena  ibiltzeko, inguruko ekoizleak bisitatzeko, etab. Gainera, hondartzatik 10 minutura dago. Lezamakoetxek euskal baserrien arkitektura tipikoa mantendu du mendeetan zehar. Barrualdeak 6 logela eta egongela handi bat ditu.


Gordexola

Gordexola xarma handiko herria da, dorretxez, baserriz eta luxuzko indianoen etxez josita dagoena. Kadaguaren ibaiadarra den Herrerías ibaiaren urek bustitzen dute harana. Udalerria Bilbotik 15 minutu baino gutxiagora dago, eta ezin hobea da deskonektatzeko, ingurunearen edertasuna eta arkitektura miresteko, tokiko gastronomia dastatzeko eta mendi-ibilbide ugari egiteko.

 

KOMENTU MAITEA HOTELA

Null

Komentu Maitea hotela XVII. mendeko Santa Isabel komentuan dago. Ezin hobeto egokituta dago gonbidatuei mimoz apaindutako espazio zabala eskaintzeko. Hotelak Gordexolako bista zoragarriak ditu eta gastronomia ditu indargune.

 

Güeñes

Güeñes aukera bikaina da egundoko paisaiaz, txoko ezezagunez eta arkitektura harrigarrienaz gozatzeko. Kadagua ibaiaren urek bustitako haran hau Bilboko erdigunetik 15 minutura baino gutxiagora dago, Eretza mendiaren silueta izugarri eta paregabearen babespean.

 

GÜEÑES HOTELA

Null

Gueñes Hotelak 14 logela, jangela bat, kafetegi bat, wi-fi bat, klimatizazioa, telebista gela guztietan eta doako aparkalekua ditu. Bilbotik 15 minutura dago autoz eta 20 minutura autobusez. Beraz, Enkarterri edo Bilbo ezagutzeko aukera paregabea da. Basque Design Center berriaren aldamenetan dago hotela.

 

Zalla

Zallan, bigarren Burdin Aroko herri gotortu batean sartu ahal izango zara, Kadagua ibaiaren arroa zeharkatu bi multzo monumentalen aztarnen artean,  Euskadiko txakolin mahastirik handiena bisitatu... eta Bizkaiko txakolinik onenak dastatu. Mendi-ibilbide mordo batean ere parte hartu ahal izango duzu. Zalla Artilearen ibilbidearen parte izan zen, eta mendeetan zehar jatorri ezberdineko ibiltariak erakarri zituen.

 

IBARRA HOTELA

Null

Ibarra Hotela Zallako landa-eremu batean dago eta ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dizkie bisitariei. Hotelak familiaren etxeko elementu arkitektonikoak ditu, eta giro atsegina eta intimista eskaintzen du. 14 logela ditu: 10 bikoitz, 3 banako eta bi solairuko suite bat, kafetegi zerbitzuaz gain.


Zierbena

Zierbenako portuak betiko marinel-xarma gorde du eta arrantza- eta kirol- ontziez gainezka azaltzen da oraindik ere. Xelebreak dira badian zehar hain ugari diren marinel- giroko jatetxeak. La Arena hondartza (Bizkaiko bigarrena hedaduraz) Zierbenan eta mugakide den Muskizen zehar zabaltzen da. Aparteko lekua da surfean edota bestelako ur kiroletan aritzeko. Zierbena gailur ospetsuz inguratuta dago; esterako, Serantes edo Punta Lucero mendiak. Azken honek sekulako ikuspegiak eskaintzen dizkigu eta gerra- aztarnez josita dago.

 

KAIA HOTELA

Null

Kaia Hotela Zierbenako arrantza-portuan dago, arrain eta itsaskien eskaintza gastronomikoagatik ezaguna. Ostatuak berezko taberna eta jatetxea ditu. Bilbotik 15 minutura dago autoz eta BECetik (Bilbao Exhibition Center) 10 minutura besterik ez. Bainugela osoa, berogailua, telebista eta Wi-Fi duten 7 logela ditu.


Muskiz

Muskizek ondare- eta natura-aberastasun nabarmena du, bai eta meatze-tradizio handia ere. Udalerriaren erdigunetik gertu Muñatones gaztelua dago, Euskadi osoan hobekien kontserbatutako gazteluetako bat. La Arena hondartzak Muskizko eta mugakide duen Zierbenako kostaldea bustitzen du. Barbadun ibaiaren arroari jarraituz, El Pobaleko burdinola aurkituko dugu. XVI. mendeko fabrika hidraulikoa da, eta museo gisa funtzionatzen jarraitzen du oraindik ere.

 

LABEONDO LANDETXEA

Null

Labeondo landetxea Muskizko tren-geltokitik 5 minutu baino gutxiagora dago, eta Muñatones gaztelutik 15 minutu eskasera. Landetxearen lorategia apartakoa da familiarekin edo koadrilarekin barbakoak eta bazkariak antolatzeko. Barrualdean, hainbat logela, sukalde bat eta egongela handi bat daude.


Abanto-Zierbena

Abanto-Zierbena Bizkaiko meatzaritza-bihotza da. Udalerria Trianoko Mendien inguruan dago. Mendi horiek jada ezagunak ziren erromatarren garaian, beren erraietan gordetzen duten burdinaren ugaritasuna eta kalitatea direla-eta. Meatzaritzak Abanto- Zierbenako paisaiak antzemanezin bihurtu zituen, eta bertakoen izaera baldintzatu zuen

 

SAN PEDRO

Null

San Pedro landa-ostatuak lorategia, egongela partekatua, terraza eta doako wifia ditu. Logela guztiek lorategi batera begiratzen dute. Mahaigaina, telebista eta bainugela pribatua dituzte. Ostatuak gosari kontinentalak eskaintzen ditu goizero. Oso gertu, windsurfa eta uretako beste kirol batzuk egiteko aukeraizango duzu, Meatzaldeko gainerako erakargarritasunak bisitatzeaz gain.

Albiste gehiago