Bueltan da 1000 Gradutan: musika elektronikoa Bizkaiko industria-erraietan
2023-03-23
Maiatzak 5, 6 eta 7
Bueltan da 1000 Gradutan, hiru eszenatokirekin eta helburu berarekin: musika elektronikaren erritmoan dantzatu eta sentitzea. Mila gradutan hasten da burdina urtzen, Bizkaiko iragan industriala eraiki zuen materiala, alegia. Eta mila gradutan barrumba egingo dute Sestaoko Labe Garaiak, Zugaztietako meatze-eremuak eta Karrantzako Dolomitas fabrika-museoak maiatzaren 5, 6 eta 7an, Flaca, Daniel Avery edo Dekmantel Soundsystem bezalako DJen eskutik.
Kontzertuak doakoak izango dira. Gainera, autobus-zerbitzu bat egongo da eskuragarri 3 euroren truke larunbatean (Bilbotik eta Balmasedatik) eta igandean (Bilbotik), agertokietara errazago iristeko. Sakatu hemen ibilbidea erreserbatzeko.
Sestaoko Labe Garaia
MAIATZAK 5

Musika urbano eta elektronikoaren panoraman erreferentea den Flaca DJaren eskutik ekingo diogu 1000 Gradutan kontzertuei. Sestaoko antzinako labe garaia gori-gori jarriko du cumbia, guaracha, reggaeton, rap eta soinu hibridoak uztartzen dituzten set-en bidez. HI-KI eta La Diablaren B2B saioak ere aurkeztuko dira. Euskadiko underground eszenan DJ garrantzitsua da Alta, eta Puñales, berriz, bilbotar DJ bat. Dancehall-etik dembow-ra, funk favela-tik kuduro-ra eta grim-etik gqom-era eramango gaituzte.
❱ Eguna: maiatzaren 5a, ostirala
❱ Eszenatokia: Sestaoko Labe Garaia
❱ Ordutegia: 17:00etatik 23:00etara
Dolomitas fabrika-museoa (Karrantza)
MAIATZAK 6

Karrantzako Dolomitas fabrika zaharra izango da 1000 Gradutan kontzertuen bigarren eguna. Sekulako saioa prestatu dugu. Daniel Avery, ISAbella, El_Txef_A eta Celia Carrera izango dira protagonistak. Antzinako fabrika, gaur egun, Enkarterriko iragan industrialean barneratzen gaituen museoa da. Averyk zeresan handia eragin du DJ-Kicks eta FABRICLIVE serieetan, eta BBC Radio 1 Essential Mixes pare bat saio ere egin ditu. ISAbellak house, techno eta trantze estiloak uztartzen ditu, eta mundu osoko jaialdi nagusietan hartu du parte. El_Txef_A ezizenaren atzean Aitor Etxebarria musikaria ezkutatzen da. Azkenik, Celia Carrera DJak energia onenak partekatuko ditu hardhouse eta hardtechnoaren soinu gozoen (eta ilunen) bidez.
❱ Eguna: maiatzaren 6a, larunbata
❱ Eszenatokia: Dolomitas Karrantza
❱ Ordutegia: 14:00etatik 21:00etara
Zugaztieta (Trapagaran)
MAIATZAK 7

1000 Gradutan kontzertuen azken saioa maiatzaren 7an izango da, Zugaztietan (Trapagaran). Herbehereetan sekulako arrakasta izan ondoren, lakuz betetako meatze-eremu honetara etorriko Dekmantel Soundsystem, ezusteko erakargarriz eta groovy gemaz betetako dj-set batekin. Elena Colombi DJa (set hunkigarri eta liluragarriekin), Alicia Carrera eta Katza (erritmo berriak etengabe aztertzen ari diren bi artista) ere izango dira.
❱ Eguna: maiatzaren 7a, igandea
❱ Eszenatokia: Zugaztieta
❱ Ordutegia: 11:00etatik 19:00etara