Bisita gidatua
Balmasedan

Abenduaren 7an eta 8an2019-11-28

Plan bikaina ekartzen dizuegu abenduaren zubirako: Balmaseda deskubrituko duzu hobeto ezagutzen duten pertsonen eskutik. Gure gidariek Erdi Aroko zubia, alde zaharreko kale harriztatuak, elizak, jauregiak eta etxe dotoreak erakutsiko dizkizute, eta Bizkaiko lehen hiribilduko ia mila urteko sekretuen berri emango dizuete. Gainera, Historia Museoa eta Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa doan bisitatzeko aukera izango duzue.

❱ Eguna: Abenduaren 7an eta 8an

❱ Ordua: 12:30ean

❱ Prezioa: 8 € pertsona bakoitzeko

❱ Iraupena: Ordu eta erdi

❱ Topagunea: Enkartur (Martin Mendia kalea, 2)

 

Bizkaiko lehen hiribildua

Kadagua ibaiak bustitzen duen haizpitarte estu batean kokatuta dago Balmaseda, Bizkaiko lehen hiribildua. Erdi Aroko zubiaren beste aldean dagoen alde zaharrak loriaz betetako iragan batera eramango gaitu. Balmasedako kaleetan arkitektura estilo anitz ikusteko aukera izango duzu: elizak, jauregiak, luxuzko etxeak... San Severino eliza eta udaletxea nabarmentzen dira. Azken honi 'La Mezquita deritzote auzokoek, inspirazio mudejarreko zutabe-patio bikaina baitu.

Bi museo daude Balmasedako alde zaharrean: Historiarena eta Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa, hiribilduko tradizioak bizirik mantendu eta sorpresaz beteriko ibilbidea proposatzen digutenak. Balmasedako Aste Santua Enkarterriko ekitaldi beteranoenetako bat da, ospe handikoa gure mugetatik kanpo. Sinetsi ala ez, ezinbesteko ekitaldi artistikoa dugu, Kristoren gurutziltzaketaren errealismoari eta herritarren parte-hartze masiboari esker.

Kokapen geografikoak garrantzi handia izan du Balmasedako historian zehar. Kadagua ibaia hiribildutik sartzen da Enkarterrin. Bere ur korronteak Boinas La Encartada ehun-lantegiko makineria martxan ipini zuen XIX. eta XX. mendeetan. Ez galdu eskualdeko eta Euskadiko jantzirik esanguratsuenaren historiari buruz gehiago jakiteko aukera hau!

Kolitza mendia Balmasedako sabaia da. 879 metroko garaiera du eta inguruetako haranen 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu. Bizkaiako bost deiadar mendietako bat da, tontorrean sua piztu eta turuta jotzen baitzen Gernikako Batzar Nagusietara deitzeko. Eliza erromaniko batek tontorra koroatzen du.

 

Albiste gehiago