Beste inon aurkituko ez dituzun hiru toki 

Bilbotik oso gertu2018-07-20

Sekulako panoramikak, Erdi Aroko zubi eta kaleak, ezusteko mendi eta kobazuloak... Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago, natura betean baina Bilbotik oso gertu. Euskadiko eskualde handienetako bat da; beraz, hainbat egun eman genezake lurraldea goitik behera ezagutzen. Gaur bisitaldi laburragoa proposatu nahi dizugu munduan beste inon aurkituko ez dituzun hiru tokietatik.

 

Automobilen tenplua

XIII mendeko gotorleku honek Europako Rolls-Royce bildumarik handiena gordetzen duela ba al zenekien? Leku ezin aproposagoa da luxuzko autoak gerizan mantentzeko, Galdameseko mendi eta mahastien artean ezkutaturik. Loizaga Dorrea ingurune xarmagarri batean dago, kostaldetik eta La Arena hondartzatik oso gertu.

Miguel de la Vía bilduma Europako handiena da. Auto guztiak bikainki kontserbatuta daude, abiarazteko eta Enkarterriko errepide bihurgunetsuetan zehar ibiltzeko prest. Dorrea igande eta jaiegunetan bisita daiteke, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara. [Informazio gehiago]

 

Burdinaren bidaia

 

Enkarterrin hain ugari diren baserriak eta dorretxeak eraikitzeko 3.000 iltze baino gehiago beharrezkoak ziren. Hemen egiten zituzten, El Pobaleko burdinolan, nabarrak, segak eta mailukekin batera. Baita garaiko jauntxoek dueluetan erabiltzen zituzten ezpatekin ere.

Muskizek pizturik mantendu du El Pobaleko sugarra XVI menditik. Burdinola Barbadun ibaiaren ertzeko ingurune eder batean dago, eta asteartetik igandera bisita daiteke. Larunbatetan eguerdiko 12:00etan, ordea, ikusi beharreko erakustaldi osoa eskaintzen du errementariak zuzenean. [Informazio gehiago]

 

Ehun urtetik gorako lantegia

La Encartada txapela fabrika baino askoz gehiago da. 1892ko lantegia da, den-dena bere horretan mantendu duena. Eraikin nagusiak, makineriak –bere polea, uhal eta turbinekin– eta langileen etxebizitzek garai hartara eta Euskadiko industrializaziora garamatzate.

La Encartada Fabrika Museoa Kadagua ibaiaren ertzeko paraje batean dago, ur korronteak lantegiko makinak martxan ipintzen baitzituen. Langileen etxebizitzak eta kapera bat zutik mantentzen dira oraindik ere lantegiaren inguruneetan, Bizkaiko lehenengo hiribildutik 2 kilometrotara besterik ez. [Informazio gehiago]

Argazkia: © Tierras Insólitas

 

Albiste gehiago