Asteburu bat, bi plan

Enkarterriko esperientziak2020-10-06

❱ Laster web orrialde hau eguneratuko dugu azaroko planekin.

Enkarterrin bi plan prestatu ditugu asteburu bakoitzerako, gure eskualdeaz inoiz ez bezala goza dezazun. Bizkaiko mendebaldeko muturrean gaude, Bilbotik oso gertu, eta era guztietako esperientziak eta abenturak bizitzeko aukera izango dugu gurean: planak natura betean, Erdi Aroko hiribilduak, inon aurkituko ez dituzun bazterrak eta egundoko zaporeak. Osasun-berme handienekin dibertitzeko prestatu ditugu plan guztiak. Talde txikitan elkartuko gara eta aire zabalean, ahal den guztietan.


Azaroak 1

Balmaseda, Bizkaiko lehen hiribildua

Null

Balmasedako alde zaharra Kadagua ibaiaren beste aldean dago. XIII. mendeko Zubi Zaharra zeharkatu bezain pronto, Erdi Aroko kaleetan galtzeko, estilo anitzeko elizak eta jauregitxoak miresteko eta hemengo gastronomia dastatzeko aukera izango dugu. Izena eman Bizkaiko lehen hiribilduko ezagutzeko bisita gidatu honetan!

❱ Noiz: Azaroak 1
Ordua: 12:00etan
Prezioa: 10 euro
Non: San Severino plaza

Albiste gehiago