ArenatzARTE

ArenatzARTEn (Güeñes) naturak eta arteak bat egiten dute ehun urtetik gorako zuhaitz eta abangoardiako eskulturen artean. Lorategi botaniko hau, bere kristalezko etxearekin, aparteko bazterra da irakurtzeko, naturan eta kontenplazioan murgiltzeko edo umeekin primeran pasatzeko.

Parkea gaur egun Udaletxea den Villa Urrutia etxeko lorategietan zabaltzen da. Leandro Urrutia indianoak eraikitzea agindu zuen. Urrutia Mexikon aberastu zen eta mundu guztitik sekulako zuhaitzak eta landareak ekarri zituen. Lorategiko pasealekuek kutsu erromantikoa dute, pergola eta urmaelarekin, eta apartak dira irakurtzeko edo erlaxatzeko.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Enkarterri Kalea, 5
48840 GÜEÑES (Bizkaia)

Ordutegia / Oharrak

Bisita gidatuak asteko edozein egunetan erreserbarekin.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Iraupena: 1h 30 min

Hizkuntzak: Gaztelera, euskera, ingelesa

Prezioa

Tarifa orokorra: 10€

Tarifa murriztua: 80 € (8 pertsona edo gehiagoko taldeentzat)

10 urtetik beherakoak: doan

Sarrera libre eta doan bisita gidaturik gabe.