Lanestosako Turismo Bulegoa

Lanestosa, Bizkaiko herri txikiena bada ere, hiribildua izan da XIII. mendetik. Denboraren eraginari osorik eutsi dio, interes nabarmeneko lekuetan antzeman dezakegun moduan, hala nola harriztatutako Erdi Aroko kaleetan, balkoi luzeetako etxeetan, Gaztela eta Laredoko portua lotzen zituen zubi zaharrean edota antzinako labe karegilean.

Hiribilduko turismo bulegoan Lanestosaz eta inguruko herriez erabat goza dezazun behar duzun guztia aurkituko duzu: informazioa, liburuxkak eta gomendioak.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Balcón de Bizkaia Plaza, 2
48895 LANESTOSA (Bizkaia)

Kontaktua

Email:

Ordutegia / Oharrak

Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra: larunbatak, igandeak eta jaiegunak 11:00etatik 15:00etara

Apirilaren 1etik uztailaren 15era: larunbatak, igandeak eta jaiegunak 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Abuztuaren 21etik abenduaren 31ra: larunbatak, igandeak eta jaiegunak 11:00etatik 15:00etara