Abanto-Zierbena

Sanfuentesko (Abanto-Zierbena) Gabonetako Azoka

Abenduaren 14an, Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoak ongi etorria egingo die Gabonei udal pilotalekuan egingo den azoka baten bidez. Askotariko postuak egongo dira, eta opariak egiteko ideiak (apaingarriak eta artisau-gaiak, kandelak, xaboiak…) eta produktu gastronomiko ugari (gaztak, ardoak, turroiak, gozokiak, ogia…) aurkituko dituzue salgai. Gainera, haurrentzako tailerrak egongo dira.

Data 2025eko abenduaren 14a, igandea
Ordutegia 11:00 – 15:00
Tokia Sanfuentes auzoko pilotalekua (ikusi Google Maps-en)

Dastaketa gidatuak

Haurrentzako tailerrak

Etxeko txikienek esparru propioa izango dute azokan, gozokiak prestatzeko eta eskulanak egiteko.

6 urtetik aurrera

Musika zuzenean

Alex Tyché

Alex Tychéren argazki

13:00etatik 15:00etara | Alex Tyché R & B, soul eta pop generoetako abeslari eta konpositorea da. Ezaguna da eskaintzen dituen ikuskizun liluragarriengatik. Pianoa, elektronika eta ahotsa uztartzen ditu, ukitu indieak dituzten esperientzia bero eta adierazkorrak sortzeko.

Garraio publikoa

Bizkaibuseko geltokiak etorbide nagusian daude (Sanfuentes / Las Postas), pilotalekutik 2 minutura.

Abanto-Zierbena

Sanfuentesko (Abanto-Zierbena) Gabonetako Azoka

abendua 2025 14

Hasiera: abenduak 14 | 11:00
Bukaera: abenduak 14 | 15:00

Helbidea

Frontón de Sanfuentes
Barrio Sanfuentes, 12A
48500 ABANTO-ZIERBENA (Bizkaia)